Cafetik Vending familia-enpresa bat da, 1976koa, eta makina automatikoen bidez kafea banatzeko sortu zen. 1990eko hamarkadatik aurrera, gure zerbitzu espezializatuak edarien eta elikagaien makina automatikoen mundura zabaldu genituen.
Gaur egun, makina automatikoen marka erreferenteetako bat gara Euskadin. Oiartzunen gaude (Oiartzualdea), Irunen eta Donostiaren artean.

Gure helburua
Gure lehentasuna eta konpromisoa da zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzea bezero bakoitzari, zirkunstantzia edozein dela ere, lantokian ere etxerako eta osasunerako nahi dituzun produktuen kalitatea izan dezazun.
Lanaren egunerokotasuna hobetzea, esperientzia atseginagoa eta produktiboagoa izan dadin, gure esperientziaren eta gure katalogoaren bidez: BIO eta km.0 aukera ugari ditugu, denak ere osasungarri eta ekologikoak.
Kalitate/prezio erlazio bikaina eskaintzen dugu eta gure bezeroekiko oso fidelak izan gara urte hauetan guztietan; horiek dira gure bermeak.
Barne-baloreak
Gipuzkoa mailan ISO akreditazio bikoitza duen makina automatikoen enpresa bakarra gara: ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ditugu. Azken hori zorrotzenetako bat da kalitatearen kudeaketari eta ingurumenari dagokionez. ISO dekalogoa – kalitate-politika.
Erantzukizun sozialaren eta bidezko merkataritzaren alde egiten dugu; gure enpresa-kulturaren barruan ezinbestekoak dira. Bai alderdi ekonomikoan, bai ingurumenekoan, giza alderdian eta sozialean. Horrela egiten ditugu gauzak.
Gure taldeak ez dio prestatzeari uzten. Gero eta hobeak izan nahi dugu gurean, eta buru-belarri gabiltza gure bezeroei kalitate handieneko zerbitzua eskaini ahal izateko.


Barne-baloreak
Gipuzkoa mailan ISO akreditazio bikoitza duen makina automatikoen enpresa bakarra gara: ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ditugu. Azken hori zorrotzenetako bat da kalitatearen kudeaketari eta ingurumenari dagokionez.
Erantzukizun sozialaren eta bidezko merkataritzaren alde egiten dugu; gure enpresa-kulturaren barruan ezinbestekoak dira. Bai alderdi ekonomikoan, bai ingurumenekoan, giza alderdian eta sozialean. Horrela egiten ditugu gauzak.
Gure taldeak ez dio prestatzeari uzten. Gero eta hobeak izan nahi dugu gurean, eta buru-belarri gabiltza gure bezeroei kalitate handieneko zerbitzua eskaini ahal izateko.

Kanpo-konpromisoak
Aztarna ekologikoa murriztea sustatzen dugu gure BIO produktu guztien bidez, bai eta erabili eta botatzeko material birziklatuak eta biodegradagarriak erabiltzea ere. Gure energia guztia iturri berriztagarrietatik dator. Gure makinek A+ ziurtapen energetikoa dute, eta gure hornitzaileak bertakoak dira (50 km-ko itzulinguruan).
- Bizimodu osasuntsuaren alde egiten duen Eusko Jaurlaritzaren Gosasun programarekin lankidetzan dihardugu.